2016(e)ko abe. 20(a)

Atlas- Azken ematea

Zaldibiko Bilore enpresak izugarrizko eragina izan zuela argi dago, baino honen ixteak ekarri zuen ekonomiaren gainbehera dela eta, ekonomia berri baten bila ibili ginen honako ariketan.

Ekonomia berri bat bezala turismoa proposatu genuen eta honek herriarengan izango zuen eragina aztertzea izan zen lan honen helburua .


Zaldibik daukan kokapen berezia eta naturaz inguratua dagoen herri bat dela kontuan izanik, garatu dugun analisia, ezaugarri hauek indartzean oinarritzen da. Biloreren ixteak, azken urteotan udalerriaren ekonomiaren gainbehera ondorioztatu du, arazo honi irtenbide bat bilatzeko asmoz, Zaldibiko turismoa ekonomia berri bezala aurkezten dugu. Hau da, gure ustez, Zaldibi turismoaz bizitzeko gai da.
Turismoaren bi muturretara bideratu dugu lana, proposamen utopiko eta errealak eginez. Analisia egiteko Zaldibiko herria 3 gunetan zatitu dugu: industria, herria eta mendia. Gune bakoitzean proposamen erreal bat eta utopiko bat aurreikusi dugu. 
 Adierazpen grafiko eta idatzien bidez proposamen bakoitza azaltzen dugu, Zaldibin izango lukeen eragina erakutsiz.
Analisia egin ostean, Zaldibian zerbait aldatu behar dela argi dago. Datuak ikusita, ezer egin ezean Zaldibiren "desagerpena" etorriko dela ikusten dugu. 
Horregatik, zaldibitarrei beraien inguruaz eta izaeraz baliatzera gonbidatzen diegu, beraien herria bizirik mantendu dadin.
Hurrengo irudian garatutako , proposamen bakoitzeko, kokapen oinak ikusiko dituzue:

Hurrengo pdf-tan garatutako proposamen ezberdinen analisia ikusiko dituzue:











TALDEKIDEAK:

Uxue Mutuberria : http://uxuemutuberria.blogspot.com.es/
Nerea Sanchez  : http://nereasanchezproiektuak78.blogspot.com.es/


2016(e)ko abe. 7(a)

2016(e)ko abe. 6(a)

2016(e)ko aza. 11(a)

MONTAUBAN- Ideia garatzen

Behin kokapena aukeratua proiektuaren lehen ideiak garatzen hasi gaitezen.
Hasteko, kokalekuak dituen kota aldaketak kontuan hartzea ezinbestekoa iruditzen zait. Proiektuaren ideia nagusia herria, beheko kotan aurkitzen den espaziora hurbiltzea da, museoaren egituraketa aprobetxatuz, baina ahaztu gabe bertako hormaren izaera. Horretarako estalkian proposatzen den plazatik behera patioak proposatzen dira; bai argiztapen maila minimoak lortzeko, baita Montaubaneko izaera historikoa enfokatuko dutenak.

2016(e)ko aza. 6(a)

MONTAUBANi hasiera ematen

Ariketa berri bati hasiera eman diogu Montaubaneko hirigunean. Ariketa honetan museoaren hazkuntza txiki bat egitea proposatzen da, inguruaren berdefinitzea helburu izanik.

Berdefinizio honen funtsa espazio publikoan emango da, eta baita, hiri zaharretik ibaiertzera dauden espazioen egokitzapena.


Montaubaneko Ingres Bourdelle museoaren hazkuntzan oinarrituko gara honako proiektuan. Kokapenari dagokionez, naturarekin kontaktuan dagoen esparru baten barruan kokatzen gara, Tarm ibaiarekin. Hurrengo irudian ikusten den bezala, kontuan hartu beharrekoen artean ibaiaren gorakadak ekar dezakeen urperatzeko aukera, uholdegarritasuna, da nagusi.

Honetaz gain, gure proiektuak hartzen duen esparruan, kota-aldaketa nagusia ematen da, nagusiki, bi maila ezberdinetan zatituz; ibai ertzekoa, gaur egun aparkalekuak dauden gunea eta bestalde, zubitik heltzen garen gunea, herria, hain zuzen ere.

Kontuan hartuz, honako faktore guztiak, museoarekin kontaktu zuzenean dagoen orubea egokiena dela iruditzen zait. Ibaitik daukan urruntasunak eta gainera, museoaren maila berean aurkitzeko daukan aukerak onuragarriak izan daitezkela uste dut.


Hasierako abiapuntu bezala Montaubaneko herria aurkitzen den "plataforma" eta beherago aurkitzen den "aparkalekuaren plataforma"rekin erlazio bat finkatzeko nahia hartuta kota ezberdinekin jolastuko duen eraikuntza proposatzen dut. Estalkiak plaza izaera edukitzea proposatzen dut, beherago aurkituko diren plataformekin harreman zuzena edukita. Honela beheraino degradatzen doan plaza baten irudira hurbildu nahi dut, goiko eta beheko gunearen arteko erlazio bat finkatuz.

2016(e)ko aza. 4(a)

2016(e)ko urr. 19(a)

2016(e)ko urr. 14(a)

Albiko ariketaren hausnarketa

Hasteko, proiektuari dagokionez, hasieratik lortu nahi nuen helburua, herriak niri sortu zidan sentsazioa, lortu dudala uste dut (kale ezberdinak sortzea, estuagoak, zabalagoak... kaleen trama bat). Bertako biztanleak edota turistak espazio honetan sartzerakoan Albiko edozein kaleetan daudela sentiarazi behar zuten, edo hori zen ideia. Ideia honi probetxu gehiago atera nezakeela ere, argi dago, baina agian hausnarketa handirik egiteko denbora falta zela eta, ez du garapen handi bat izan.

Baliteke, proiektua errepresentatzeko garaian, maketarekin lan egin beharrean, krokisekin lan egiten hasi nintzela, maketarekin hasteko galdurik aurkitzen nintzelako. Lehenengo ideiak krokis edo marrazki eta apunte batzuetan marraztu arte, ez nintzen gai ikusten maketa batekin lan egiten hasteko, eta hori izan da egindako akats handiena.

Aurkezpenari dagokionez, pabilioiaren bidez lortu nahi nituen sentsazioak errepresentatzea falta zaidala uste det, marrazki batzuen bidez eta oin ezberdinen bidez adierazi nahi izan dut, baina maketan bertan azaltzea falta zait.


2016(e)ko urr. 13(a)

ALBI_ Azken ematea





Proiektu honen helburua Albiko herriak duen xarma, pabilioi edo espazio honetan adieraztea zen. Herriak dituen kale korapilatsuez osatutako trama pabilioian laberinto moduko baten bidez errepresentatuz.

Kokalekuari dagokionez, hainbat urtetan eraikinek betetzen zuten plazan aurkitzen da. "Garbitze prozesu"an etxebizitza-eraikinak eraitsi eta plaza nabarmen bat sortu zen.




Labirinto hau osatzen zuten itxiturak, Albiko kaleetan eraikinen hormak izango liratekeenak, kasu honetan, beirazko panel mugikorrak, malgutasuna emango diote pabilioiari, erakusketa-areto, antzoki eta merkatu bezala erabiltzeko aukera emanez:

Merkatua martxan jarriko balitz:


 Plaza-erakusketa erabilerarekin:

Antzoki batekin:


Goizean, egunean zehar eta gauean aldaketak jaso ditzakeen espazio bat da. Beharren arabera, zabaldu, itxi, jendea bideratuko da eta tamaina ezberdineko espazioak sortuko dira.



Pabilioia 35x 41m-ko laukizuzen batek osatuko du, egitura metaliko bat duena (8x8ko modulua jarraituz) eta gainean hormigoizko lauza fin batez estalia. Barneko panel mugikorrak bikoitzak izango dira, bisagra moduko batek giroak ematea ahalbidetuko duena.



 Alde batetik egitura aurkituko da eta bestetik, panel mugikorren errailek osatzen duten sarea. 4m ko altuera duen pabilioi bat izango da. Kaletik datozenentzat, kanpo-barne harremana ez izateko hain gogorra, 2mko zabalera duen "portxe" estali bat proposatzen dut, komertzioentzat ere baliagarri izan daitekelakoan.

Pabilioia egituratzeko orduan sarrerak-irtenbideak kontuan hartu ditut; museorako sarrera, katedralaren gertutasuna, katedralaren sarrera...jende-masa gehiena nondik sartuko den arabera antolatu dut.

Lehengoko izaerara bueltatu nahian, pabilioiak kanpo-itxitura bat izango du, modernoagoa agian, beiratez osatuko baita. Honekin lortu nahi dena lehengo sentsaziora bueltatzea da, baina lehengo eraikin pisutsu horiek, eraikin arin batean errepresentatuz, beirak eskaintzen duen arintasunaren bidez.

Proiektu honetan espazioaren forma lekura egokitu beharrean, barne antolakuntza espaziora egokitu dela esan daiteke.








2016(e)ko urr. 11(a)

ALBI- Ideia garatzen

 Hasierako ideiatik, ondoren proposatu nituen krokisetara alde handia zegoen. Proiektua Albin kokatzeak erabat aldatu zuen, plazako forma hartzen zuen espazio bat proposatzen nuen, argazkian ikusten den bezala. Katedralaren eta pabilioiaren artean kale estu bat ezartzen nuen eta erabilera handieneko guneetan, bai museoko sarreran, bai 3 kaleak aurkitzen diren espazioan, baita katedralaren sarreran espazio gehiago laga nuen.

 
Honen arabera pabilioian zehar kale ezberdinak proposatu nituen, espazio ezberdinak sortzeko nahiarekin.

Lekuaren forma hartzea egokiena zela erabaki nuen, baina hasierako ideiatik aldentzen nintzen eta nik proposatzen nuen espazioa egokitu baino, plazaren forma besterik ez zuen hartzen; beraz, hau ikusita aurreko ideiara bueltatzea erabaki nuen eta honetan espazio honen barnean proposatzen ziren ibilbideak, "kaleak", lekura egokitzea proposatzen ditut.
Proiektuaren garapena:


 3.puntu honetan, proposatzen dudana hau da: pabilioiaren barneko "kaleak" kanpo espaziora egokitzea.
Beraz, elementu laukizuzen bat ezarriko dut plazan eta barnekoa antolatzeko kontuan izango dut katedralari daukan gertutasuna, errepidearen ibilbidea, oinezkoen ibilbideak, fuga bisualak...


Hurrengo argazkietan pabilioian zehar sortu daitezken ibilbideak ikus daitezke:




 Errepidea bolumenean bertan sartzea aurreikusten da proiektu honetan, beste kale bat izango balitz bezala. Eta honetaz gain, kanpo espazioak lotuko lituzkeen beste kaleak sortuko lirateke.









2016(e)ko urr. 3(a)

ALBIren inguruko azterketa



      Toulousera egindako bidaiaren ondoren, proiektuari begira, Albiko hiria aztertzen hasi nintzen. Hausnarketa honetan kale estuz, zabaltzen eta estutzen doaztenak, forma irregularrez osatutako hiri batera heldu nintzen, non hiriaren kaleek sare moduko bat osatzen zuten. Plazara iristerako orduan kaleek eta etxe irlek erretikula ortogonala ez zutela jarraitzen konturatu nintzen, Bartzelonan gertatzen den bezala. Etxe irlak ez dira karratuak, ezta laukizuzenak, baizik eta forma irregularrak dituzte. 

Hiriak adreiluaz gain, bere xarma bertan duela uste dut eta hortik abiatu nuen proiektua.
Hausnarketa honen ostean, “kale oker, estu-zabalen arteko jokoa”z sortutako espazio bat sortu nahi nuela argi nuen. Hau da, espazio bat sortu nahiko nuke, non hiriak dituen kaleak errepresentatu nahi ditudan. Plazaraino eramaten dituzten kaleen jarraipenetik abiatu dut proiektua:


 

Proiektuaren ideiak:
     - Kanpo azal bat duen espazioa, plazan zeuden eraikinak sortzen zuten sentsazioa berreskuratzeko nahiarekin.
      - Espazio malgu bat, elementu mugikorrez osatua => kaleak sortu, edo momenturen batean areto, gela handi bat sortzeko aukera, edota estalpean dagoen plaza bezala funtzionatu dezakeena. 
     - Espazioa = egitura arina + kanpoko azala (beirateak)





2016(e)ko ira. 28(a)

IKASTURTEARI HASIERA EMATEN: Proiektu baten azalpena


     Blogari hasiera emateko pasaden urteko lehenengo hilabetean egindako proiektu bat azalduko dut. Honako proiektu hau Altzibarren kokatzen da, Oiartzungo auzo batean.
Ibai ertzean eta inguruko mendiei bista izugarriak zituen orubean 7 etxebizitzaz osatutako blokea txertatu nuen.




 Perimetro osoko terraza-balkoia bat proiektuaren funtsa izanik, aipatutako naturarekiko harreman bisual bat finkatzen da, etxebizitzen barnean inguruko mendietan zauden sentsazioa barneratzeko nahiarekin.
4 solairuko etxebizitza bloke bat proposatzen da, non "bigarren mailako" fatxaden sartu-irtenek espazio ezberdinak sortzen dituzten.


 2 eta 3 logelatako etxebizitzak proposatzen dira, balkoi-terrazarekin harreman zuzen bat dutenak.

Begetazioa proiektu honen bereizgarri bat izan zen. Beheko solairuan etxebizitzak proposatzen zirenez eta ondotik oinezkoentzako bidea, baita kotxeendako errepidea igarotzen zenez, filtro moduko bat behar nuen etxebizitzei pribatutasuna emateko.

Kasu honetan, begetazioa izan zen filtro. Horretaz gain, terraza perimetral horretan esparru ezberdinak antolatzeko erabili nuen.
Honela, natura etxebizitzaren barnean sartzen zela zirudien eta inguruko mendietatik hurbilago aurkitzen ziƱela errepresentatu nahi nuen.





Etxebizitza-blokeari sarrera emateko pabimendu ezberdinak erabiltzea erabaki nuen, baita lorez eta zuhaitzez osatutako lorategi bat sortu nuen, non umeak jolasteko, edota bertan eserita egoteko espazio batzuk sortuz. Gainera, behe oinean ageri den bezala, etxebizitza kanpoko estantzietara "zabaltzeko" eta horrekin bat egiteko, ate tolesgarriak jartzea, leihoez gain, erabaki nuen, honela terraza horiek etxebizitzaren parte bihurtuz.

Etxebizitza tipologia hau diseinatu nuenean, terraza berpiztu nahi nuela esan nezake. Gaur egun, terrazak arropak eskegitzeko eta trasteak uzteko leku bat bezala besterik ez da ikusten eta horri buelta eman nahi nion, terrazari beste erabilpen batzuk eman nahi nizkion.  Leku aberats bat bihurtu nahi nuen, egoteko leku bat, paisaiaz gozatzeko espazio bat, jateko, irakurtzeko...

Hurrengo argazkian etxebizitza-kanpo harreman hori ulertzeko 2 logelatako etxebizitza baten perspektiba agertzen da: