2016(e)ko urr. 13(a)

ALBI_ Azken ematea





Proiektu honen helburua Albiko herriak duen xarma, pabilioi edo espazio honetan adieraztea zen. Herriak dituen kale korapilatsuez osatutako trama pabilioian laberinto moduko baten bidez errepresentatuz.

Kokalekuari dagokionez, hainbat urtetan eraikinek betetzen zuten plazan aurkitzen da. "Garbitze prozesu"an etxebizitza-eraikinak eraitsi eta plaza nabarmen bat sortu zen.




Labirinto hau osatzen zuten itxiturak, Albiko kaleetan eraikinen hormak izango liratekeenak, kasu honetan, beirazko panel mugikorrak, malgutasuna emango diote pabilioiari, erakusketa-areto, antzoki eta merkatu bezala erabiltzeko aukera emanez:

Merkatua martxan jarriko balitz:


 Plaza-erakusketa erabilerarekin:

Antzoki batekin:


Goizean, egunean zehar eta gauean aldaketak jaso ditzakeen espazio bat da. Beharren arabera, zabaldu, itxi, jendea bideratuko da eta tamaina ezberdineko espazioak sortuko dira.



Pabilioia 35x 41m-ko laukizuzen batek osatuko du, egitura metaliko bat duena (8x8ko modulua jarraituz) eta gainean hormigoizko lauza fin batez estalia. Barneko panel mugikorrak bikoitzak izango dira, bisagra moduko batek giroak ematea ahalbidetuko duena.



 Alde batetik egitura aurkituko da eta bestetik, panel mugikorren errailek osatzen duten sarea. 4m ko altuera duen pabilioi bat izango da. Kaletik datozenentzat, kanpo-barne harremana ez izateko hain gogorra, 2mko zabalera duen "portxe" estali bat proposatzen dut, komertzioentzat ere baliagarri izan daitekelakoan.

Pabilioia egituratzeko orduan sarrerak-irtenbideak kontuan hartu ditut; museorako sarrera, katedralaren gertutasuna, katedralaren sarrera...jende-masa gehiena nondik sartuko den arabera antolatu dut.

Lehengoko izaerara bueltatu nahian, pabilioiak kanpo-itxitura bat izango du, modernoagoa agian, beiratez osatuko baita. Honekin lortu nahi dena lehengo sentsaziora bueltatzea da, baina lehengo eraikin pisutsu horiek, eraikin arin batean errepresentatuz, beirak eskaintzen duen arintasunaren bidez.

Proiektu honetan espazioaren forma lekura egokitu beharrean, barne antolakuntza espaziora egokitu dela esan daiteke.








0 comentarios:

Argitaratu iruzkina