Hasierako ideiatik, ondoren proposatu nituen krokisetara alde handia zegoen. Proiektua Albin kokatzeak erabat aldatu zuen, plazako forma hartzen zuen espazio bat proposatzen nuen, argazkian ikusten den bezala. Katedralaren eta pabilioiaren artean kale estu bat ezartzen nuen eta erabilera handieneko guneetan, bai museoko sarreran, bai 3 kaleak aurkitzen diren espazioan, baita katedralaren sarreran espazio gehiago laga nuen.
Honen arabera pabilioian zehar kale ezberdinak proposatu nituen, espazio ezberdinak sortzeko nahiarekin.
Lekuaren forma hartzea egokiena zela erabaki nuen, baina hasierako ideiatik aldentzen nintzen eta nik proposatzen nuen espazioa egokitu baino, plazaren forma besterik ez zuen hartzen; beraz, hau ikusita aurreko ideiara bueltatzea erabaki nuen eta honetan espazio honen barnean proposatzen ziren ibilbideak, "kaleak", lekura egokitzea proposatzen ditut.
3.puntu honetan, proposatzen dudana hau da: pabilioiaren barneko "kaleak" kanpo espaziora egokitzea.
Beraz, elementu laukizuzen bat ezarriko dut plazan eta barnekoa antolatzeko kontuan izango dut katedralari daukan gertutasuna, errepidearen ibilbidea, oinezkoen ibilbideak, fuga bisualak...
Errepidea bolumenean bertan sartzea aurreikusten da proiektu honetan, beste kale bat izango balitz bezala. Eta honetaz gain, kanpo espazioak lotuko lituzkeen beste kaleak sortuko lirateke.
0 comentarios:
Argitaratu iruzkina