Ekonomia berri bat bezala turismoa proposatu genuen eta honek herriarengan izango zuen eragina aztertzea izan zen lan honen helburua .
Zaldibik daukan kokapen berezia eta naturaz inguratua dagoen herri bat dela kontuan izanik, garatu dugun analisia, ezaugarri hauek indartzean oinarritzen da. Biloreren ixteak, azken urteotan udalerriaren ekonomiaren gainbehera ondorioztatu du, arazo honi irtenbide bat bilatzeko asmoz, Zaldibiko turismoa ekonomia berri bezala aurkezten dugu. Hau da, gure ustez, Zaldibi turismoaz bizitzeko gai da.
Turismoaren bi muturretara bideratu dugu lana, proposamen utopiko eta errealak eginez. Analisia egiteko Zaldibiko herria 3 gunetan zatitu dugu: industria, herria eta mendia. Gune bakoitzean proposamen erreal bat eta utopiko bat aurreikusi dugu.
Adierazpen grafiko eta idatzien bidez proposamen bakoitza azaltzen dugu, Zaldibin izango lukeen eragina erakutsiz.
Analisia egin ostean, Zaldibian zerbait aldatu behar dela argi dago. Datuak ikusita, ezer egin ezean Zaldibiren "desagerpena" etorriko dela ikusten dugu.
Horregatik, zaldibitarrei beraien inguruaz eta izaeraz baliatzera gonbidatzen diegu, beraien herria bizirik mantendu dadin.Hurrengo irudian garatutako , proposamen bakoitzeko, kokapen oinak ikusiko dituzue:
Hurrengo pdf-tan garatutako proposamen ezberdinen analisia ikusiko dituzue:
TALDEKIDEAK:
Uxue Mutuberria : http://uxuemutuberria.blogspot.com.es/
Nerea Sanchez : http://nereasanchezproiektuak78.blogspot.com.es/
0 comentarios:
Argitaratu iruzkina