Konbentzionaltasunetik ateraz, Atlasaren kontzeptua sortzen da. Plano edo irudi definitiboari uko eginez, hau da, amaitu dagoen ideiatik, amaitugabe, aldaketak jasan ditzakeen Atlasa asmatzen da.
Milaka ideia-kontzeptu elementu batean finkatzen dira, erlazio infinitoak sortuz.
Atlasa informazio bilketa-prozesuan datza, informazio hau guztia pilatzean elementu honen kanpo-barnean erlazioak sortzen dira, ikuslearen eta atlasaren arteko harreman bat, konzienteki edo nahigabe.
Irakurritako testuaren hasierak egoera hau ezinhobe definitzen du:
"...sobre Las Meninas de Velazquez y su complejo juego de miradas, interdependecias y relaciones oblicuas, que se producian dentro y fuera del cuadro, entre los personajes y elementos de la pintura y un observador enfrentado a la misma, una compleja red de relaciones centrifugas que cuestionaban la aparente estabilidad de la domestica escena."
Zinean irudi ezberdinen arteko erlazio zuzena muntai bezela definitzen da. Sormen plastikoaren arloan, ordea, collage aren bitartez. Bi esparru hauetatik Atlasa sortzen da, denboran zehar aldaketak jasatera zabalik dagoena. Ez da irudi-sorta bat bezala deskribatzen, honek antolaketa edo sistema bat eskatzen baitu, eta Atlasak, ostera, ez. Atlasa ez da elementu jarrai bat bezala ulertzen, baizik eta, ideia batek, informazio batek beste batzuetara eramaten gaitu eta honela elementu indeterminatu, indefinitu, amaigabe batera heltzen gara. Hau da, irakurketa ireki bat da, non esanahi berriak topa ditzakegun.

Nire ustez, Atlas bat, proiektu bateko plano batekin alderatuz, askoz ere aberatsago bat da; prozesu baten zehar jaso den informazioa hor dago eta ez da amaitzen, ez da inoiz erabat determinatzen, aldakorra baita, beraz, atenporala, infinitoa dela esan dezakegu.
Lehenengo begirada bat botaz, zerbait transmititzen dizu, berriro begiratuz, bertan dagoen ideien-informazioaren artean, harremanak sortzen dira, eta honela, jarraiki.
0 comentarios:
Argitaratu iruzkina