2016(e)ko urr. 19(a)
2016(e)ko urr. 14(a)
Albiko ariketaren hausnarketa
Hasteko, proiektuari dagokionez, hasieratik lortu nahi nuen helburua, herriak niri sortu zidan sentsazioa, lortu dudala uste dut (kale ezberdinak sortzea, estuagoak, zabalagoak... kaleen trama bat). Bertako biztanleak edota turistak espazio honetan sartzerakoan Albiko edozein kaleetan daudela sentiarazi behar zuten, edo hori zen ideia. Ideia honi probetxu gehiago atera nezakeela ere, argi dago, baina agian hausnarketa handirik egiteko denbora falta zela eta, ez du garapen handi bat izan.
Baliteke, proiektua errepresentatzeko garaian, maketarekin lan egin beharrean, krokisekin lan egiten hasi nintzela, maketarekin hasteko galdurik aurkitzen nintzelako. Lehenengo ideiak krokis edo marrazki eta apunte batzuetan marraztu arte, ez nintzen gai ikusten maketa batekin lan egiten hasteko, eta hori izan da egindako akats handiena.
Aurkezpenari dagokionez, pabilioiaren bidez lortu nahi nituen sentsazioak errepresentatzea falta zaidala uste det, marrazki batzuen bidez eta oin ezberdinen bidez adierazi nahi izan dut, baina maketan bertan azaltzea falta zait.
2016(e)ko urr. 13(a)
ALBI_ Azken ematea
Proiektu honen helburua Albiko herriak duen xarma, pabilioi edo espazio honetan adieraztea zen. Herriak dituen kale korapilatsuez osatutako trama pabilioian laberinto moduko baten bidez errepresentatuz.
Kokalekuari dagokionez, hainbat urtetan eraikinek betetzen zuten
plazan aurkitzen da. "Garbitze prozesu"an etxebizitza-eraikinak eraitsi
eta plaza nabarmen bat sortu zen.
Labirinto hau osatzen zuten itxiturak, Albiko kaleetan eraikinen hormak izango liratekeenak, kasu honetan, beirazko panel mugikorrak, malgutasuna emango diote pabilioiari, erakusketa-areto, antzoki eta merkatu bezala erabiltzeko aukera emanez:
Merkatua martxan jarriko balitz:
Plaza-erakusketa erabilerarekin:
Antzoki batekin:
Goizean, egunean zehar eta gauean aldaketak jaso ditzakeen espazio bat da. Beharren arabera, zabaldu, itxi, jendea bideratuko da eta tamaina ezberdineko espazioak sortuko dira.
Plaza-erakusketa erabilerarekin:
Antzoki batekin:
Goizean, egunean zehar eta gauean aldaketak jaso ditzakeen espazio bat da. Beharren arabera, zabaldu, itxi, jendea bideratuko da eta tamaina ezberdineko espazioak sortuko dira.
Pabilioia 35x 41m-ko laukizuzen batek osatuko du, egitura metaliko bat duena (8x8ko modulua jarraituz) eta gainean hormigoizko lauza fin batez estalia. Barneko panel mugikorrak bikoitzak izango dira, bisagra moduko batek giroak ematea ahalbidetuko duena.
Alde batetik egitura aurkituko da eta bestetik, panel mugikorren errailek osatzen duten sarea. 4m ko altuera duen pabilioi bat izango da. Kaletik datozenentzat, kanpo-barne harremana ez izateko hain gogorra, 2mko zabalera duen "portxe" estali bat proposatzen dut, komertzioentzat ere baliagarri izan daitekelakoan.
Pabilioia egituratzeko orduan sarrerak-irtenbideak kontuan hartu ditut; museorako sarrera, katedralaren gertutasuna, katedralaren sarrera...jende-masa gehiena nondik sartuko den arabera antolatu dut.
Lehengoko izaerara bueltatu nahian, pabilioiak kanpo-itxitura bat izango du, modernoagoa agian, beiratez osatuko baita. Honekin lortu nahi dena lehengo sentsaziora bueltatzea da, baina lehengo eraikin pisutsu horiek, eraikin arin batean errepresentatuz, beirak eskaintzen duen arintasunaren bidez.
Proiektu honetan espazioaren forma lekura egokitu beharrean, barne antolakuntza espaziora egokitu dela esan daiteke.
Proiektu honetan espazioaren forma lekura egokitu beharrean, barne antolakuntza espaziora egokitu dela esan daiteke.
2016(e)ko urr. 11(a)
ALBI- Ideia garatzen
Hasierako ideiatik, ondoren proposatu nituen krokisetara alde handia zegoen. Proiektua Albin kokatzeak erabat aldatu zuen, plazako forma hartzen zuen espazio bat proposatzen nuen, argazkian ikusten den bezala. Katedralaren eta pabilioiaren artean kale estu bat ezartzen nuen eta erabilera handieneko guneetan, bai museoko sarreran, bai 3 kaleak aurkitzen diren espazioan, baita katedralaren sarreran espazio gehiago laga nuen.
Honen arabera pabilioian zehar kale ezberdinak proposatu nituen, espazio ezberdinak sortzeko nahiarekin.
Lekuaren forma hartzea egokiena zela erabaki nuen, baina hasierako ideiatik aldentzen nintzen eta nik proposatzen nuen espazioa egokitu baino, plazaren forma besterik ez zuen hartzen; beraz, hau ikusita aurreko ideiara bueltatzea erabaki nuen eta honetan espazio honen barnean proposatzen ziren ibilbideak, "kaleak", lekura egokitzea proposatzen ditut.
3.puntu honetan, proposatzen dudana hau da: pabilioiaren barneko "kaleak" kanpo espaziora egokitzea.
Beraz, elementu laukizuzen bat ezarriko dut plazan eta barnekoa antolatzeko kontuan izango dut katedralari daukan gertutasuna, errepidearen ibilbidea, oinezkoen ibilbideak, fuga bisualak...
Errepidea bolumenean bertan sartzea aurreikusten da proiektu honetan, beste kale bat izango balitz bezala. Eta honetaz gain, kanpo espazioak lotuko lituzkeen beste kaleak sortuko lirateke.
2016(e)ko urr. 3(a)
ALBIren inguruko azterketa
Toulousera
egindako bidaiaren ondoren, proiektuari begira, Albiko hiria aztertzen hasi
nintzen. Hausnarketa honetan kale estuz, zabaltzen eta estutzen doaztenak,
forma irregularrez osatutako hiri batera heldu nintzen, non hiriaren kaleek
sare moduko bat osatzen zuten. Plazara iristerako orduan kaleek eta etxe irlek
erretikula ortogonala ez zutela jarraitzen konturatu nintzen, Bartzelonan
gertatzen den bezala. Etxe irlak ez dira karratuak, ezta laukizuzenak,
baizik eta forma irregularrak dituzte.
Hiriak adreiluaz
gain, bere xarma bertan duela uste dut eta hortik abiatu nuen proiektua.
Hausnarketa honen
ostean, “kale oker, estu-zabalen arteko jokoa”z sortutako espazio bat sortu
nahi nuela argi nuen. Hau da, espazio bat sortu nahiko nuke, non hiriak dituen
kaleak errepresentatu nahi ditudan. Plazaraino eramaten dituzten kaleen
jarraipenetik abiatu dut proiektua:
Proiektuaren ideiak:
- Kanpo azal bat duen espazioa, plazan zeuden
eraikinak sortzen zuten sentsazioa berreskuratzeko nahiarekin.
- Espazio malgu bat, elementu mugikorrez osatua => kaleak sortu, edo
momenturen batean areto, gela handi bat sortzeko aukera, edota estalpean dagoen
plaza bezala funtzionatu dezakeena.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)