Aurreko ostiralean, gure taldeak aztertu zuen gaia "Mugak" izan zen. Gai honen analisiak, Zaldibik dituen mugak difuminatzea proposatzen zuen. Beraiek aztertutakoaren arabera honako 3 mugak zehazten zituzten:
- ) Herria eta Aralarreko Natur Parkearena
- ) Herria eta industriaren artekoa
- ) Herriak eta landa lurrak duena
Honako gune hauetan interbentzio txikiak proposatzen zituzten, mugetan eragina izango zutenak, muga hauek desagertzeko nahiarekin.
Honen ostean, proposatutako aukeretako bat, Zaldibin bertan aurkitzen ziren ekipamenduen azterketa bat egitea zen, hauen existentziaren zergatian pentsatuz. Behin hau eginda, mugetan aktibitatea sortzeko helburuarekin, ekipamenduak bertan kokatzearen estrategia proposatu zen. Honela, muga fisikoak desagertuko ziren eta eremu ezberdinen arteko trantsizio bihurtuko ziren.
"Mugak" gaia diagnostikatzeaz gain, beste zenbait gai aztertu eta hauetatik, GAI POSIBLEAK atera ziren:
- 1. Sektorearen inguruko azterketa
- Generoa - intergenerazio zentroa
- Ibaiaren eta herriaren arteko erlazioa.
- Ekipamenduen inguruko gogoeta; daudenak aztertu eta gaur egungo egoerari soluzio bat eman.
0 comentarios:
Argitaratu iruzkina