2016(e)ko ira. 28(a)

IKASTURTEARI HASIERA EMATEN: Proiektu baten azalpena


     Blogari hasiera emateko pasaden urteko lehenengo hilabetean egindako proiektu bat azalduko dut. Honako proiektu hau Altzibarren kokatzen da, Oiartzungo auzo batean.
Ibai ertzean eta inguruko mendiei bista izugarriak zituen orubean 7 etxebizitzaz osatutako blokea txertatu nuen.




 Perimetro osoko terraza-balkoia bat proiektuaren funtsa izanik, aipatutako naturarekiko harreman bisual bat finkatzen da, etxebizitzen barnean inguruko mendietan zauden sentsazioa barneratzeko nahiarekin.
4 solairuko etxebizitza bloke bat proposatzen da, non "bigarren mailako" fatxaden sartu-irtenek espazio ezberdinak sortzen dituzten.


 2 eta 3 logelatako etxebizitzak proposatzen dira, balkoi-terrazarekin harreman zuzen bat dutenak.

Begetazioa proiektu honen bereizgarri bat izan zen. Beheko solairuan etxebizitzak proposatzen zirenez eta ondotik oinezkoentzako bidea, baita kotxeendako errepidea igarotzen zenez, filtro moduko bat behar nuen etxebizitzei pribatutasuna emateko.

Kasu honetan, begetazioa izan zen filtro. Horretaz gain, terraza perimetral horretan esparru ezberdinak antolatzeko erabili nuen.
Honela, natura etxebizitzaren barnean sartzen zela zirudien eta inguruko mendietatik hurbilago aurkitzen ziƱela errepresentatu nahi nuen.





Etxebizitza-blokeari sarrera emateko pabimendu ezberdinak erabiltzea erabaki nuen, baita lorez eta zuhaitzez osatutako lorategi bat sortu nuen, non umeak jolasteko, edota bertan eserita egoteko espazio batzuk sortuz. Gainera, behe oinean ageri den bezala, etxebizitza kanpoko estantzietara "zabaltzeko" eta horrekin bat egiteko, ate tolesgarriak jartzea, leihoez gain, erabaki nuen, honela terraza horiek etxebizitzaren parte bihurtuz.

Etxebizitza tipologia hau diseinatu nuenean, terraza berpiztu nahi nuela esan nezake. Gaur egun, terrazak arropak eskegitzeko eta trasteak uzteko leku bat bezala besterik ez da ikusten eta horri buelta eman nahi nion, terrazari beste erabilpen batzuk eman nahi nizkion.  Leku aberats bat bihurtu nahi nuen, egoteko leku bat, paisaiaz gozatzeko espazio bat, jateko, irakurtzeko...

Hurrengo argazkian etxebizitza-kanpo harreman hori ulertzeko 2 logelatako etxebizitza baten perspektiba agertzen da: