2018(e)ko urt. 29(a)

Casa-Taller Croquis. Edificio jardín hospedero y nectarífero para mariposas de Cali


Proiektuak VIII-ko interbentzioarekin hasi baino lehen, HUSOSen EJHNMC testua irakurri dut.
Kontextuan jartzeko esan beharra dago, Calin kokatzen den proiektu bat dugula. Cali, lorategi-hiri izaerako hiri bat dugu, non klima tropikal bat aurkitzen den. Honek bertakoen bizimoduan era zuzenean eragingo du, kanpo-barne harremana malgutasun batekin emanez.

Hirigunean arropa eta dekorazio artikuluentzako tailer bat proiektatzen da, tailer hauen jabeentzako etxebizitza batekin batera.

Irakurritako "Casa-Taller Croquis. Edificio jardín hospedero y nectarífero para mariposas de Cali" ri buruz esatea era ezinhobean proiektatzen duela erabilera anitzeko espazioak sortu daitezkeela, eraikin edo partzela bakar batean.



Esparruan eraikin bat aurkitzen da, baina eraikin honek ez du soilik egoitza funtzioa betetzen, edota industria pabeloi tradizional bat. Eraikin berean etxebizitza-negozio eta lorategi bat aurkitzen da.


Honek, eraikinak berak erabilera ezberdinak partekatzeko aukera emateaz gain, hauen arteko harremanak sortzeko aukera ematen du.
 
Honetaz gain, oso interesagarria iruditzen zait eraikinak berak duen hazteko ahalmena. Hau da, eraikuntza progresibo bat ematen da, negozioaren edo etxebizitzaren beharretara egokituko dena. Negozioa hazten doan heinean, eraikinaren zenbait espazio transformatu eta hazkunde honetara egokituko dira.

Proiektua 2 ataletan egituratzen dela esan daiteke: fatxadan eta plano horizontaletan.
Fatxadak tximeletak erakarriko ditu, eta ingurugiroko kalitatean zuzenean eragingo du, baita eraikinaren kanpo eta barnean.
Plano horizontalek programari erantzungo diote. Espazioak emango diren aktibitateetara egokituko dira (bisualki eta auditiboki).














Lehengoaren harira, fatxadan animali eta landareen interakzioa aurkituko da eta lehen esandako eraikuntza progresiboa, beharretara egokituko dena, animalientzako, kasu honetan, tximeleten bizitzarako egokitu da, non tximeleten "etapa" ezberdinetara fatxada egokituko den.


Eraikina, lorategi bezala pentsatzeaz aparte, hiriaren biodibertsitatearen preserbaziorako garrantzia azpimarratzen du. Gainera, auzoaren egoera naturalaren detektore moduan funtzionatuko du eta aldi berean, tailerrarentzako marketing estrategia bat bezala erabiliko da.

Nire ustez, proiektu honek ahalik eta era efizienteenean aprobetxatzen du espazioa eta beharretara egokitzen da, kanpo-barne harreman horretako bizitza aldarrikatzen du  eta aldi berean, hiriaren preserbaziorako kontzientzatzen du, atmosfera berri bat sortuz.
___________________________________________________________________________________


Imagen relacionada
Honekin erlazionaturik eta hain urruti joan gabe, erabilera anitzeko eraikinak ere eraiki dira gure inguruan. Enpresa-fabrika eta etxebizitzekin lotua, Eibarko kasua dugu.
Eibar tailer-hiri bezala proiektatua izan da betidanik eta bertan eguneko 24hak, bizitza osoa espazio berean eman da. Umeentzako jolaslekuak, oinezkoak eta langileak lanean espazio berdin batean bat egin dute, elkarbiziz.

Solairuen arteko desberdinketa bat eman da Eibarren. Solairu bakoitzean enpresa bat aurkitu izan da, denak independenteak izan arren, espazioa, tresnak...partekatu dituzten. Behe solairuetan fabrikak aurkitzen dira eta goiko solairuetan langile hauen etxebizitzak. Honek Eibarko hiria "ciudad-dormitorio" bihurtzea galarazi du, gaur egun hauetako enpresa asko eta asko hutsik aurkitzen diren arren.


Honetaz gain, ekipamenduek ere beraien lekua hartu dute eta batzuetan, argazkian ikusten den bezala, eraikin berean aurkituko dira.


Argazkian irakaskuntza gune baten patioa fabrika baten gaineko estalkian aurkitzen da eta honen alboetara bai fabrikak, baita etxebizitzak aurkituko dira.