2016(e)ko aza. 11(a)

MONTAUBAN- Ideia garatzen

Behin kokapena aukeratua proiektuaren lehen ideiak garatzen hasi gaitezen.
Hasteko, kokalekuak dituen kota aldaketak kontuan hartzea ezinbestekoa iruditzen zait. Proiektuaren ideia nagusia herria, beheko kotan aurkitzen den espaziora hurbiltzea da, museoaren egituraketa aprobetxatuz, baina ahaztu gabe bertako hormaren izaera. Horretarako estalkian proposatzen den plazatik behera patioak proposatzen dira; bai argiztapen maila minimoak lortzeko, baita Montaubaneko izaera historikoa enfokatuko dutenak.

2016(e)ko aza. 6(a)

MONTAUBANi hasiera ematen

Ariketa berri bati hasiera eman diogu Montaubaneko hirigunean. Ariketa honetan museoaren hazkuntza txiki bat egitea proposatzen da, inguruaren berdefinitzea helburu izanik.

Berdefinizio honen funtsa espazio publikoan emango da, eta baita, hiri zaharretik ibaiertzera dauden espazioen egokitzapena.


Montaubaneko Ingres Bourdelle museoaren hazkuntzan oinarrituko gara honako proiektuan. Kokapenari dagokionez, naturarekin kontaktuan dagoen esparru baten barruan kokatzen gara, Tarm ibaiarekin. Hurrengo irudian ikusten den bezala, kontuan hartu beharrekoen artean ibaiaren gorakadak ekar dezakeen urperatzeko aukera, uholdegarritasuna, da nagusi.

Honetaz gain, gure proiektuak hartzen duen esparruan, kota-aldaketa nagusia ematen da, nagusiki, bi maila ezberdinetan zatituz; ibai ertzekoa, gaur egun aparkalekuak dauden gunea eta bestalde, zubitik heltzen garen gunea, herria, hain zuzen ere.

Kontuan hartuz, honako faktore guztiak, museoarekin kontaktu zuzenean dagoen orubea egokiena dela iruditzen zait. Ibaitik daukan urruntasunak eta gainera, museoaren maila berean aurkitzeko daukan aukerak onuragarriak izan daitezkela uste dut.


Hasierako abiapuntu bezala Montaubaneko herria aurkitzen den "plataforma" eta beherago aurkitzen den "aparkalekuaren plataforma"rekin erlazio bat finkatzeko nahia hartuta kota ezberdinekin jolastuko duen eraikuntza proposatzen dut. Estalkiak plaza izaera edukitzea proposatzen dut, beherago aurkituko diren plataformekin harreman zuzena edukita. Honela beheraino degradatzen doan plaza baten irudira hurbildu nahi dut, goiko eta beheko gunearen arteko erlazio bat finkatuz.

2016(e)ko aza. 4(a)